Kultura urbanoaren onena Bilbora dator!

Adin guztiei zuzenduriko ikuskizun paregabea

 

20 ikuskizun 10€tan

Breakdance, Urban dance, kirol extremoa...

 

Ahozabalik utziko zaitu!

zatoz jaialdiarekin gozatzera!

1
1

BreakOnStage, Nazioarteko Kultura Urbanoen Jaialdia

Adin guztiei zuzenduriko ikuskizun hau urtero Bilbao Arenan ospatzen da. Ibilbide luzea duen jaialdia da, publiko eta parte hartzaile asko erakartzen dituena. Aurten ere puntako artistak datoz.

Ikuskizuna Bilbao Arenan ospatuko da.

3 agertoki ikuskizun handi batean

  • Urban Stage
  • Scooter Freestyle
  • BMX Big Jump

Ez itxaron gehiago eta parekorik ez duen ikuskizun honen sarrera erosi

Break dance eszenikoa

Last Squad frantziarrak lehituko dira, munduko breakdance txapeldunak!

Scooter Freestyle Battle

Bilbao Arena hankaz gora jarriko dute patinete gainean inoiz ikusi dituzun rider onenek! Besteak beste Jamie Addisonn lehiatuko da, mundu mailako scooter onenen artean dago!

Show Urbanoak

BreakOnStagen askotariko disziplinekin gozatzeko aukera dago, betiere kutsu urbanoa dutenak. Iraupen laburreko puntako ikuskizun harrigarriak eta garaikideak dira.

Bost Urban Dance

100 urban dance talde ari dira 3 sailkapen jaialditan final handian egoteko txartelaren bila.

European BMX Competition

Ahozabalik utziko zaituzten akrobazia ikusgarria. BMX bizikletek oso goian hegan egingo dute!

Bataila finala

Breakdance bi talde onenek buruz burukoan lehiatzen dira. 10 minututan dantzariek beraien doai guztiak erakusten dituzte, epaimahai baten aurrean eta Djak proposatutako erritmoan. Ikusgarria!