- Norberaren osasuna eta higienea
- Nahitaezkoa izango da instalazioen barruan maskarak erabiltzea.
- Gel hidroalkoholikoa eskuragarri egongo da sarreran.
- Bizikidetza-unitate bereko kideek (5 pertsona gehienez) elkarren segidako eserlekuak izan ditzakete. Bestela 1,5 metroko distantzia gordeko da.
- Sarbideak eta zirkulazioa Bilbao Arenan
- BreakonStage jaildiaren edukiera 600 pertsonetakoa izango da. Mezu elektroniko bat bidaliko zaie sarrera bat duten pertsona guztiei, eserlekuaren zenbakia, sarrera-ordua eta sarrera-atea adieraziz.
- Jende-fluxuak zuzentzeko behar diren bitartekoak artikulatuko dira. Sarrera mailakatua izango da, eta segurtasun-tarte egokiak gordeko dira. Aretoko langileek publikoari instalazio barruan lagunduko diote.
- Armairuetan eta gela eta konketetarako sarbideetan segurtasun-distantzia mantentzen dela zainduko da, lurrean argi eta garbi identifikatzeko moduko markak jarriz.
- Igogailuen erabilera araudian ezarritako edukierara mugatuko da, eta eskaileren erabilera lehenetsiko da.
- Instalazioak garbitzea, desinfektatzea eta mantentzea
- Aldez aurretik, publikoa sartzen den instalazioak garbitu eta desinfektatuko dira, eta arreta berezia jarriko da honako hauetan: ateen heldulekuak, mahaien gainazalak, aulkien beso-euskarriak, bainugelen gainazalak, txorrotak, komunak, sarbideak, eta, oro har, hainbat pertsonak maiz uki ditzaketen elementuak.
- Konketen sarreran behar bezala seinaleztatutako gel-banagailu hidroalkoholikoak jarriko dira, eta txorrota eta komunak erabili aurretik eta ondoren nahitaez erabili behar direla zainduko da.
- Airea berritzeko sistema. Aireztapen-sistema beti jarriko da ahalik eta gehien, aire-berritzea maximoa izan dadin.