BreakOnStage jaialdiari buruz

BreakOnStage 2000. urtean sortu zen, gazte kulturari lotutako adierazpen urbanoen erakusleiho txiki moduan. Urteekin berritzen eta sendotzen joan da, erreferentziazko jaialdi bihurtu arte, eta gazte publikoari arte eszenikoak gerturatzea lortu du.

Gure interes nagusia kultura urbanoaren joera berrienen abangoardian egotea da, horiek gure publikoari hurbiltzeko. Breakdance-a, hip hop-a, popping-a edo locking-a bezalako hiri-dantzek, baita scooter, BMX, MC, cyr wheel-a edo DJ-ak bezalako diziplinek ere, beren lekua dute BreakOnStagen.

Funtsa da, gazte taldeei espazio eszeniko duin bat eskaintzea, dantza urbanoaren eta kultura urbanoaren barruan beraien proposamen koreografikoak garatu dezaten.

Jaialdia bi fasetan banatzen da:

A Fasea: Dantza urbanoen hiru sailkapen jaialdi, edozein proposamenentzat doako izen-ematea zabalik.

B Fasea: Final Handia, non tokiko eta nazioarteko dantza urbanoen proposamenak eta beste diziplina urbano batzuk uztartzen diren.